XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

niretzat duen balio bera izango duela espero dut.

Hori besterik ez dut esan behar orain, eta hitz pare bat gehiago: nire emaztea eta nire alaba ni nagoen lekura joatea nahiko nuke.

Geronimoren bi emazte eta bi alaba zituen preso garai hartan Armadak. Seguruenik Zi-yeh, honen seme txikia, eta bere alaba heldua, Dohn-say, zituen buruan Crooki eskaera egin zionean.

Crookek hala egingo zela agindu zion.

Apatxeen gerrak amaitu zirela zirudien.

Baina egun bakarra aski izan zen usteak ustel zirela jabetzeko.

Apatxeei legez kanpo edariak-eta salduz hauen konfiantza lortua zuen kontrabandista bat, Tribolett, kanpamentu apatxera heldu zen gau hartan.

Honek ekarritako alkoholaz denak mozkor-mozkor eginda zeudela, Geronimo urkatu egingo zutela esan zien Tribolettek apatxeei.

Bere borondateagatik ez baizik eta beste buruzagi apatxeen iritziagatik errenditu bide zen Geronimoren beldurrak indartu egin zituen kontrabandistak, eta ihes egitea erabaki zuen.

Naichek eta beste hemezortzi gizonek. hamalau emakume eta sei umerekin, bat egin zuten Geronimorekin, 24 ordu baino gutxiago iraun zuen bakeak.